Datorren astean, gaur zortzi, ospatuko omen dute hainbatek euskararen nazioarteko eguna, atzera ere. Urtebetegarrenean, beste behin ere lelo berberak entzuten, adierazpen hutsalak eta asmo ustelak lau haizeetara zabaltzen. Baina Euskal Herriak, Euskaldunon Herriak, ez luke bereziki ezer ospatu beharrik, eta bai, ordea, normaltasunez jardun bere egunerokoan, euskaraz; Frantzia eta Espainia estatuen baitan, baina euskaraz; Le Pays Basque edota PaĆs Vascoren aldamenean, baina euskaraz; urteko gainerako 364 egunetan bezalaxe, euskaraz.
Nire ustez, Euskal Herriak ez du bere izana, bere existentzia, ospatu beharrik. Egunero euskaldun sentitu eta euskaraz biziz, euskaldunak ez luke zertan nazioarteko aldarrikapenik egin, baina, abenduaren 3a erakundetu eta euskararen nazioarteko eguntzat hartzen denetik, denok, euskaradun nahiz euskaragabe, herri oso baten aldarrikapena egiten bide dugu. Benetan hala al da, baina? Hala behar al du izan?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina