BEHARTU aditzak, testuinguru inpertsonaletan izan ezik, NOR-NORK idizkiak eskatzen ditu beti, eta, ekintza adierazteko, -T(Z)ERA aditz-izena ere bai. ARAZI aditzak, ordea, bestelako portaera izaten du, funtzio arazlea betetzen duen elementua agertu beharko baitu ezinbestean; gainera, betiere, ekintza adierazten duen aditzari itsatsirik edo enklitiko idatzi beharko dugu. Hona hemen batetik bestera pasatzean dauden aldeak ikusaraziko dizkigun ariketatxoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina