Euskararen erabileran, gero eta ohikoagoa da erdal hitzak entzutea euskaldunon ahotik; adibidez, inportante garrantzitsuren ordez, kartzela eta ez espetxe, edota kurtso ikastaro esateko. Eta, horrek, ezbairik gabe, eskastu egiten du euskara bera, euskararen aberastasuna. Agian, euskal lexikoari gehixeago erreparatu beharko genioke, eta, horren harira, gogora etorri zaizkit EGA azterketan lehen eskatzen ziren sinonimoak, orain, testuinguruan txertaturiko baliokideak direnak. Sinonimia lexiko-aberastasunaren seinale da, azken batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina