Gezurra da
euskararena. Gezur hutsa. Baietz sinetsarazi digute, euskara berreskuratu behar
dugula, euskaraz bizi nahi dugula, eta ez dakit zer eta badakit nor… Baina ez,
sakon-sakonean, ez dago benetako borondaterik, ez dago gogorik, eta, horrela,
ezer gutxi egingo da.
Gizarte postmoderno
honetan, egia esanda, eroso bizi gara, erosoegi aukeran. Eta, hain eroso bizi
gara, ezen erosotasuna eta erosokeria nahasten hasiak
baikara. Eta, testuinguru horretan, euskaldun guztiok erdaraz ederki
dakigularik, euskara ikasi edota ikasaraztea, euskaraz ahalegintzea, euskaraz
jardutea edo, areago, euskaraz bizitzea bera, zama eramangaitza bihurtzen ari
da euskal jendartearentzat.
Horregatik, tresna hutsa bihurtu da euskara, oposizioetan puntuatu edota plazan jendaurrean itxurak egiteko tresna. Euskara tituluren bat eduki eta lanen batzuk euskaraz eginda, nahikoa du euskal gizarte hipokrita honek. Euskaraz bizitzea, izan ere, lar da, gehiegizko sakrifizioa. Ilusioa gezur bilakatu digute, eta gezur hutsean biziarazi; horrela, euskarak jai du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina