2023(e)ko abenduaren 16(a), larunbata

BADAFLIPAT

Gaur, Twitterren idatzi dudan txio-hari txiki bat dakart hona:

Egunotan, eskola publikoko irakasle izateko oposizioak (ez oposaketak!) burutzen ari dira Bilbo aldean. Tribunaletan aztertzaile dabilen lagun batek esan didanez, azterketari askotxok gaztelaniaz egiten dute beren lanaren defentsa, eskuratu nahi duten lanpostua euskaraz bada ere.

Lagunak, aztertzaile lanera deitua izan aurretik, ez zekien ezer aukera horretaz; protesta egin du, baina "lankideek" argitu diote hala dela, euskubide osoa dutela erdaraz egiteko, eta ezin dutela horren kontra ezer egin.

Laguna, urte gutxian erretiroa hartuko duena, guztiz asaldatuta dabil egunotan, beraren ordezko izango direnen profil linguistikoa ikusita, datozen belaunaldiek maisu-maistra izango dituztenei entzunda, gure ondorengo jendarteak heziketa euskaraz jasoko ote duen kezkatuta...

Eta, horren guztiaren mukuru, datorren astean, euskara orduak murriztuko dituen hezkuntza lege berriari oniritzia emango diote Eusko Legebiltzarrean.

Euskarak jai du. Lagunak badaflipa. Neuk ere badaflipat. Eta zuk, txiolari euskaldun euskaltzale horrek, zuk badaflipazu?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina